Ekainaren 5 eta 6an Bilboko Arrupe Etxean egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.
Iazko jardunaldiei jarraipena emanez, Ongi etorri euskararen mundura. II. Harrera jardunaldiak izena izango dute, eta bi helburu: hizkuntza harrerari buruzko ezagutza ekoiztea, eta, ezagutza horretatik abiatuta, harrera protokolo egokiak diseinatzea erakunde eta eragileen aldetik esku-hartze egokiak bideratzeko.
Jardunaldiak doakoak izango dira, eta beharrezkoa da izena ematea www.kontseilua.eus webgunean, ekainaren 2ra arte. Arduradun politikoei, euskara eta migrazio teknikariei, hezitzaileei eta gizarte mugimenduetako kideei zuzenduta daude.
EGITARAUA
EKAINAK 5, OSTEGUNA
09:30-10:00 Harrera eta agurrak.
Idurre Eskisabel Larrañaga – Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
Aitor Aldasoro Iturbe – Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea
10:00-11:30 Hitzaldia: Kataluniako Harrera Linguistikoa.
Vanessa Bretxa i Riera – Kataluniako Generalitateko Katalanaren Ezagutza Eskuratzeko eta Erabilera Sustatzeko zuzendari nagusia
11:30-12:00 Atsedenaldia: Kafe-etena.
12:00-13:00 Hitzaldia: Harrera linguistikoari markoa.
Belen Uranga Arakistain – Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria eta Bat Soziolinguistika Aldizkariaren koordinatzailea
13:00-14:00 Solasaldia: Iritsi, iraun, bizi. Euskal Herrira heltzen diren migratzaileen ibilbideak.
Mikel Mazkiaran Lopez de Goikoetxea – SOS Arrazakeria
Bizipen baten kontakizuna (Izena konfirmatzeke)
14:00-15:00 Bazkaria.
15:00-16:30 Mahaingurua: Harrera Instituzionala.
Javier Arakama Urtiaga – Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea
Eusko Jaurlaritza (Izena konfirmatzeke)
Hizlari gehiago konfirmatzeke
EKAINAREN 6A, OSTIRALA
09:30-10:15 Solasaldia: Lekukotzak.
Erdarazko ereduetan eskolaratutakoen gogoetak (Izena konfirmatzeke)
Helduak zirela euskaldundutakoak (Izena konfirmatzeke)
10:15-11:15 Mahaingurua: Hezkuntza komunitatetik egiten den harrera linguistikoa.
Josune Zabala Alberdi – Eusko Jaurlaritzaren Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendaria
Garazi Zarautz Pensado – Ongi Etorri Eskolara proiektuko koordinatzailea
Odei Guirado Irasuegi – Pedagogoa, Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeko ikertzailea, Pulunpa (e)ta Xin!, erdal jatorria duten ikasleentzako harrera- eta murgiltze-plana
11:15-11:45 Atsedenaldia: Kafe-etena.
11:45-12:45 Mahaingurua: Harrera proiektu komunitarioak.
Herriko Benta (Artea)
Plazara (Ipar Euskal Herria)
AZET etxebizitza sindikatua (Bilbo)
Hizlari gehiago konfirmatzeke
12:45-13:30 Ariketa dinamizatua: Harrera Linguistikorako proposamenak.
13:30-14:00 Jardunaldien itxiera.